top of page

Lokuzioa

Pertsona batek hitz egiteko eta hitzak adierazteko duen gaitasuna da lokuzioa . Termino hau asko lotu izan da telebista eta irratia bezalako hedabideekin, hauxe albisteen zabalkunderako garrantzi handia baitauka. Baina baita ere, erreminta beharrezkoa da bikoizketa aktoreen ahotsak modulatzeko.

 

Lau elementu dira lokuzioaren profesionalak menderatu beharrekoak: Interpretazioa, diziplina, moldakortasuna eta ahoskera garbia.

interpretazioa

Kalitatezko interpretazioa egin behar da. Entzulea edo ikus entzulea ezin da ohartu irakurtzen ari zarela, ez da beharrezkoa plantak egitea, baina bai ordea interpretatzea. Hots, plantak egitean fikziozko egoera sortzen da aldiz, interpretatuz,  egoera berez fikziozkoa izan arren entzulearentzat erreala bihurtzen da. Bikoizketan interpretazioa ahotsaren bidez egiten da, hortaz ahotsarekin interpretatzen jakitea edo ikastea beharrezkoa da.

Diziplina

Diziplinari dagokionez, lokuzioa menperatzeko, hau da, ahotsaren maneiu eta modulaziorako, beharrezkoak dira ariketak. Ahotsa eta teknika landu beharreko gauzak dira eta hauen hobekuntza ahotsa lantzeko ariketen bidez lortzen da. Horiekin “lokutatzerako” orduan ahots argia eta indartua izatea lortzen da.

Moldakortasuna

Moldakortasuna lokutoreak behar duen zerbait da. Honek behar izanez gero une egokietan hitz gakoei  inportantzia ematen jakin behar du eta une zehatzetan ahotsa egoerara moldatzen ere.

Ahoskera garbia

Azkenik, ahoskera garbia izango da inongo arazorik gabe lokutorea ulertzen lagunduko duena. Entzuleak ez nahasteko hitz, letra zein testu bakoitzaren ahoskera garbiak izan behar dira. 

Lau elementu hauek menperatuz gero lokuzioaren profesionala izan dezakezu. Orokorrean, jende askok uste izan du beti bikoizketa aktorea izatea berezko zerbait dela, baina lokuzio ona izatea lan gogorra da. Nahiz eta norbaitek ahots ona izan eta berez lokuzio ona edo estandarra edukitzeak ez du profesional bilakatzen. Lokuzioa beti landu beharreko zerbait da.

 

Lokuzioaren profesionala izan nahi izanez gero ariketa ugari  praktikatu behar dira denborarekin teknika hobetuz joateko. Ariketa horietan ahotsa landu egin behar da eta landu baino lehen berotu.

© 2023 by I Made It!. Proudly created with wix.com

  • Black Facebook Icon
  • Black YouTube Icon
  • Black Google+ Icon
bottom of page