top of page

Post-sinkronizazioa edo ADR
ADR teknika (“Automated Dialogue Replacement”, literalki elkarrizketen ordezkatze automatikoa) da. Produktu bat sortzerakoan, audioaren pistak banatu egiten dira: soinu banda, efektuak, elkarrizketak... hauek pista ezberdinetan gordetzen dira. Honela produktuaren audioa maneiatzea errazagoa da. Baina gerta daiteke elkarrizketaren bateko audio pista oso argi ez entzutea edo zarata gehiegi izatea.
Horregaitik produktua zikin ez geratzeko eta zarata hori kentzeko, normalean, aktoreek estudio batean birgrabatzen dituzte beraien elkarrizketak, bikoiztu egiten dute.
Hugh Jackman Logan filmerako ADR teknika erabiltzen
(Youtubeko J.K. Trolling erabiltzaileak igotako bideoa)
Bikoizteko elkarrizketen audio pistak ezabatu ditzakegu, soinu banda, efektuak eta horrelakoak ezabatu gabe. Era honi esker beste pistak ez direnez ezabatu behar, pertsonaien audioa produktuan sinkronizatzea errazagoa da, musika edo eszenan diren efektuez baliatuz. Hori abantaila handia da proiektua beste herrialdetara banatzerako orduan, lan ugari aurreztu eta bikoizketa errazagoa izatea laguntzen baitu. Horregatik teknikarik erabiliena izaten da.
bottom of page