top of page

Fandub

Fanak eginiko bikoizketei deitzen zaie.  Hasiera batean kontzeptu hau fanek nahi zituzten produktuak beraien hizkuntzetan ez zeudelako sortu zen. Inongo etekinik atera gabe, norberak norberaren gustuko produktuak bikoizten zituen bere nahiak asetzeko. Herrialde askok beraientzat soilik nahi dituzte beraien produktuak, hauek esklusiboak izatea nahi dituztelako. Horregatik, produktu asko ez dira bikoizten eta fanen eskuetan erortzen dira.

 

Gaur egun Internetarekin hori pixka bat aldatu da, informazioaz gain dena eskuragarriagoa baita. Egun, jende gehiagok dauka edozein bideo ikusteko aukera eta hauek lortzeko erraztasun handia. Fanduberrentzat ez da oso zaila izaten beraien gustuko zerbait bilatzea, bikoiztea, eta oraindik gutxiago hori partekatzea.

 

Interneteko masifikazioaren ondorioz fandub asko zabaldu dira mundu osoan zehar. Fanak bikoizketak egiteko Youtube bezalako bideo plataformak erabiltzen dituzte normalean, eta egia da, plataforma hauei esker ere lortu dutela hedapen masiboa. Azkenean Youtubeko plataforma mundu osoan zehar oso hedaturik dago eta bertara igotzen diren bideoak interneteko konexioa duen edonork ikusi ditzake. 

 

Zabalkuntzaren kontuarekin ere arazo larriak eduki daitezke sarean, batez ere, copyrightaren gaiarekin. Erabilera askerako bideoak edo baimendun bideoak soilik erabili daitezke horrelako plataforma hedatuetan. Bestela bideo horien jabeak fanduben bideoak erreklamatu edo kendu ditzakete. Kontuan izanda bideo plataforma batzuetan ikustaldiengatik ordaintzen dutela, gerta daitekeen beste gauza da, copyrihta dela eta, igotako bideo horietatik plataformek ez uztea dirurik ateratzen. Hala ere, fandaberrek badituzte beraien trikimailuak horrelakorik gerta ez dadin.

 

Fanduben munduan gehiago murgiltzeko Patricia Diaz eta Ramon Higueroren hitzak dira elkarrizketa hauetan.

Patricia Diaz

Patricia Diaz fandubaren inguruan hitz egiten

( Iturria: erreportaje multimediako egileak sortutako  bideoa)

Ramon HIguero

Ramon Higuero fandubaren inguruan hitz egiten

( Iturria: erreportaje multimediako egileak sortutako  bideoa)

© 2023 by I Made It!. Proudly created with wix.com

  • Black Facebook Icon
  • Black YouTube Icon
  • Black Google+ Icon
bottom of page