

Bikoizketa
Mundua herrialdez gainezka dago eta gaur egun hizkuntza anitz dira hauetan aho batetik bestera dabiltzanak. Hizkuntzak komunikatzeko balio digu eta komunikazioa ez da soilik etxe ondoko kafetegian lagunartean izandako solasaldia. Komunikazioa hori baino zabalagoa da, askoz zabalagoa. Hori dela eta hizkuntzek komunikazioarekin batera, gure inguruan diren alderdi ugari hartzen dituzte barne, horien artean, aisia.
Ikus entzunezko entretenimendua, dudarik gabe, gizakion aisiaren parte handi bat da. Hamaika herrialdek beraien ikus entzunezko produktuak ekoizten dituzte, gehienek alegia. Ostera, askotan, eta gaur egun bizi dugun globalizazioarekin are gehiago, gure herrialde edo zonaldean ekoiztutako produktuak soilik kontsumitzea motz geratzen zaigu. Zoritxarrez denek ez dute eleaniztasunak izateko aukerarik, ezta elebidunak izateko ere. Bikoizketari esker aisiarako produktu atzerritarrak kontsumitu ditzakegu; pelikulak, telesailak, dokumentalak, bideojokoak… Denak gure hizkuntzara ekarriak.
Baina noizbait planteatu duzu bikoizketa zer den? Ba al dakizu bikoizketa gustuko duzun? Probatzeko asmorik akaso? Ez kezkatu. Hurrengo ataletan ahotsaren bidez antzeztearen praktika honen inguruan gehiago jakin ahal izango duzu.
Zer den ezagutuko duzu. Zeintzuk diren honen teknikak eta motak. Honen faseak aztertuz ahotsak eskaintzen dizkigun abantailez jabetuko zara eta zure ahotsa hobeto ezagutzeko aukera izango duzu. Eta hori gutxi balitz, grabaketa estudio batean murgiltzeko aukera ere izango duzu.
Genero honen nondik norakoak ezagutzeko premia eta Euskal Herrian bertan dugun egoera ere ikusteko aukera emango dizu multimedia proiektu honek.