
Egoera
Gaur egun euskaraz bikoiztutako produktu gutxi daude. 2013tik hona, 100-130 ordu inguru bikoizten dira soilik urtean zehar, eta bikoizten den gehiena, haurrentzako programazioa izaten da normalean. Euskaraz telebistarako bikoizten da gehien bat, zinemarako ordea, Gabonetan bizpahiru pelikula eta urtean zehar beste bizpahiru bikoizten dira.
2013an Bea Zabalondo Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Berria taldeko lehendakariak, bikoizketaren sorrera, garapena eta gainbehera azaltzen duen tesia plazaratu zuen (Bikoizketa Euskal Herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera). Bea euskal bikoizketaren hastapenetan egon zenez, pertsona egokia da bikoizketaren munduari buruzko sarrera orokorra egiteko.
Bideo honetan Bea Zabalondori euskal bikoizketaren inguruan eginiko elkarrizketa ikus daiteke.
Bea Zabalondo
Bea Zabalondo Euskal Herrian egiten den bikoizketaren inguruan hitz egiten
( Iturria: erreportaje multimediako egileak sortutako bideoa)
Bikoizketa aktoreen iritziak ere kontuan izan beharreko iritziak dira garai hauetan. Beak esan bezala, hain ordu gutxi bikoizten badira eta aktoreek murrizketa horiek pairatzen badituzte, aktoreen esperientziatik ikuspegi gertuago bat atera daiteke. Ondorengo bideoetan, Iker Diaz eta Jaione Intxausti bikoizketa aktoreak ageri dira.
Euskal Herriko bikoizketaren inguruan hitz egiteaz gain bikoizketan izan duten beren esperientzia azalduko digute.