top of page

Lokuzio interpretatiboa

Lokuzio interpretatiboa bikoizketaren kontzeptuaz haratago doan zerbait da, honek bere barnean hartzen baititu bikoizketan parte hartzen duten mota guztiak. Edozein testu  bikoiztu edo lokutatzen denean, testu horri interpretazio puntu bat ematen zaio bikoizketa interpretazio prozesua delako.

 

Hemen dituzue teknika ezagun horren internetetik ateratako adibide batzuk.

 

Hemen, BBCko programa batzuetan ematen den kasu bitxia ikus daiteke: Ferran Adriàri “azentu espainiarra” jartzen diote ingelesez hitz egiterakoan. Atzerrikoa den jendeari beren lurraldeko “azentuak” jartzen dizkiete voice-over-ak egiterakoan.

Gure kasuan lokuzio interpretatiboaz hitz egitean voice-over teknikaz ariko gara. Bikoizketa mota horri zuzeneko ahotsa edo zuzeneko itzulpena

deritzogu.

 

 

Ferran Adrià Erresuma Batuetako master chef programarako bikoizketa

(Verteletik ateratako bideoa)

Beste adibide honetan Strange Bedfellows-en poloniar bertsioa dago. Bakarrik gizon-ahots bat dago produktu osorako. Ahotsa oso aseptikoa da, emoziorik gabe. Batzuetan, emakume ahots bat sartzen da tartean, baina ez da asko ematen.

© 2023 by I Made It!. Proudly created with wix.com

  • Black Facebook Icon
  • Black YouTube Icon
  • Black Google+ Icon
bottom of page