top of page

Ahotsaren   Lanketa

Ahotsa lanbide askotan zein aisialdi ezberdinetan erabiltzen den funtsezko tresna dela esan daiteke, eta horregatik, ogibide zehatz batzuetarako batez ere, ahotsaren lanketa ustez baino garrantzitsuagoa da. Dena den, hitz egitea gizakiaren berezko gaitasuna denez, ez gara ohartzen honek gure egunerokotasunean daukan garrantziaz.

Ahotsa taberna bateko zerbitzariak erabiltzen du bezeroekin harremanetan jartzeko, irratietako esatariek erabiltzen dute entzuleak informatzeko,  abokatuek erabiltzen dute epailearekin adosteko, kafea hartzean izaten diren tertulietan erabiltzen da lagun artean hitz egiteko, bikoizketa aktoreek erabiltzen dute bikoizteko…

Ahotsa zaintzea beharrezkoa da eta, kasu batzuetan, honi lanketa berezi bat eskaintzea ere. Tresna hau profesionalki erabili nahi dutenentzat diafragma, bokalizazioak, ahoskera eta horiek guztiak ongi ezagutu behar dituzte. Lan gogor, luze eta geldoa.

 

Hurrengo bideo tutorialetan ahotsa lantzen hasteko oinarrizko ariketak azaltzen dira.

© 2023 by I Made It!. Proudly created with wix.com

  • Black Facebook Icon
  • Black YouTube Icon
  • Black Google+ Icon
bottom of page