top of page

Materiala

Estudioko materiala

IMG-20180521-WA0004.jpg

Mikrofonoa

Soinu uhinak jaso eta uhin horiek seinale elektriko bihurtzen dituen gailua da. Aktoreen ahotsak jaso eta, kableen bitartez, seinale horiek kontrol gelara eramaten dira.

IMG-20180521-WA0011.jpg

Antipop

Gomendagarria izaten da mikrofonoan anti pop bat jartzea. Anti pop delakoa zirkunferentzia batean tenkatzen den oihala da, eta, honen bitartez, ahotik irteten den aire “bortitza” (P eta B letrak esaterakoan irteten dena, esaterako) leuntzen da. Honela, soinu garbiagoa lortzen da.

DSC_0032.jpg

Monitoreak

Estudioetan grabatzen den soinua kalitatez erreproduzitzeko eta entzuteko balio dute. Jende askok itxura dela eta, bozgorailuekin nahasten ditu, baina hauen bien arteko desberdintasun nabaria soinua da. Estudioetako monitoreetan soinua garbiago entzuten da, aldiz bozgorailuetan, soinuak distira berezia daukate eta ez da hain garbi entzuten.

Adibidez zerbait grabatuz gero eta ondoren bozgorailuetatik entzutean, bozgorailu horiek behe-soinuak indartzen badituzte, soinu berbera monitore batzuetan entzutean behe-soinua horiek ozta-ozta entzungo dira. Monitoreen soinu tartea zabalagoa delako.   

Oihal akustikoak

Estudioetan kokatzen dira, batik bat, soinua xurgatu eta isolatzeko, mikrofonora sartuko den soinua ahalik eta argiena eta oihartzunik gabekoa izateko.

DSC_0030.JPG
DSC_0039.JPG

Atrila

Gidoia

Atrila gidoia erosotasunez eusteko erabiltzen den tresna da. Mikrofonotik gertu kokatzen da, mikrofono aurrean esan beharrekoa erraz eta eroso irakurtzeko. Gainera gidoi orriak atrilaren gainean kokatzean, esku tarteko paper soinuak saihesten dira, horrela mikrofonoak grabatu behar dituen ahotsak baino ez ditu hartuko.

Mota askotako gidoiak daude, hala nola errodatze-gidoia, elkarrizketa-gidoia, elkarrizketa- eta azpidatzi-gidoia... Normalean, bikoizketa aktore batek erabiltzen duena elkarrizketa-gidoia da. Gidoi hori aurretiaz itzuli da bikoizketa egingo den hizkuntzara.

Estudioko materiala

mesa de mezclas.jpg
IMG-20180521-WA0010.jpg

Estudio batean hauek soinu pistak editatzeko erabiltzen dira. Normalean soinu teknikariek erabiltzen dituzte programa berezien bidez aktoreen audioak, soinu bandak, musika eta horrelakoak pieza bakar batean muntatzeko.

Estudio batean hauek soinu pistak editatzeko erabiltzen dira. Normalean soinu teknikariek erabiltzen dituzte programa berezien bidez aktoreen audioak, soinu bandak, musika eta horrelakoak pieza bakar batean muntatzeko.

Ordenagailua

Nahasketa mahaia

© 2023 by I Made It!. Proudly created with wix.com

  • Black Facebook Icon
  • Black YouTube Icon
  • Black Google+ Icon
bottom of page